XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Osaba Jabierrek, eguraldi txarra zegoenean, ipuin eta historio zaharrak kontatzen zizkigun.
Honela jakin genituen ondoko hauek:
Bale harrapatzaileak.Euskaldunok betidanik izan gara arrantzaleak.
Orain dela urte asko, beluntzi handitan abiatzen ziren baleak harrapatzera.
Baleak Ifar-Ameriketako itsaso hotzetan bizi ziren eta haraino joaten ziren baleen bila.
Itsaso haiek, negua iristen denean, jelaturik geratzen dira.